XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer hortera naizen! pentsatu nuen, baina bazirudien grazia egin ziola neskari nire aurkezpenak eta ez ninduen moztu.

Kontu hutsalei buruz hitz egiten jardun genuen denbora apur baten.

Oso neska atsegina zen eta gau hartan harekin zeozer egiteko esperantza etorri zitzaidan.

Orduan, ez dakit zergatik, ikasketei buruz hitz egiten hasi ginen:

- galdetu nion

Erantzun hura sekulako kolpea izan zen niretzat.

Kalkuluak egin nituen eta berehala konturatu nintzen neskato hark 15-16 urte baino gehiago ezin zituela izan.

Ala hirugarren edo laugarren aldiz errepikatzen ari zen kurtsoa?

Badaezpada galdetu egin nion, huraxe baitzen nire azken esperantza:

Bibotedun gizandi bat seinalatu zidan, oso itxura serioz begiratzen zidana.

Zerbaitek esan zidan onena handik alde egitea nuela.

Horregatik neskatoari agur esan eta kalera joan nintzen.